Bertan dira Olentzero, lagun ezkutua, Errege Magoak… Lasai! Oraindik garaiz zabiltza. Baina ekin lanari, zure alabarentzat edo ilobarentzat opari teknologiko eder bat aurkitu nahi baduzu! Ikus gadget eta jostailu hauek, eta hautatu gustukoen duzuna!

  • Kit teknologikoak. Zure txikiek sormen handia badute eta jostailuekin gauza deigarriak egitea gustuko badute, Technology Will Save Usek ideia bikaineko kit batzuk ditu, pieza batzuetatik abiatuta beren proiektuak egin ditzaten. Zirkuitu elektronikoak, landareak zaintzeko kitak eta beste aukera batzuk eskaintzen ditu, STEAM ezagutzak sustatzeko ere balio dutenak.
  • Super Mario Odyssey. Jende guztiak dio urteko jokorik onenetako bat dela, eta adin guztietarako balio du. Super Mario Odyssey Nintendo Switcherako bakarrik dago erabilgarri. Eszenatoki piloa du, eta ez sinesteko moduko grafikoak eta jokagarritasuna. Merezi du, txikiek nahiz handiagoek erabiliko dute eta.

Lego_Mindstorms

  • Lego Mindstorms. Legoren robotika-joko hauek moda-modan daude. Robot artikulatuak eraikitzeko eta programatzeko balio dute, zuk nahi duzuna egin dezaten: hitz egin, ibili, mugitu... Ikaragarriak dira. Haiek oinarri hartuta antolatu da First Lego League Euskadi.
  • Mugikorrerako proiektorea. Jo dezagun etxetik kanpo zaudela, eta ezin duzula erabili zure 4K deskodetzailearen Chromecasta. Eta bideo zoragarri bat duzula zure lagunei erakusteko: bada, bilatu pareta zuri bat, sartu zure smartphonea Luckies mugikorrerako proiektorean, eta sakatu play botoia, nahi duzuna ikusteko.
  • Mekanika-jokoak Gozamena dira. Zortzi urtetik gorako haurrentzat pentsatuta daude, eta honelako gauzak erakusten dituzte: zertarako diren engranajeak, nola eraikitzen diren robotak, nola diseinatu daitezkeen makinak eguzki-panel txiki bat baliatuz, zein diren energia zinetikoaren efektuak... Eduland markakoak dira, eta 12 modelo desberdin daude.
  • Muntatzeko eta programatzeko robota Evolution robot du izena. Muntatzeko eta programatzeko androide bat da, lau motorrekoa. Doako aplikazio bat du, modalitate hauetan jolasteko aukera ematen duena: programazioa, real time, autoikaskuntza, dantza eta memoa. Ikaragarri gustatzen zaigu!
  • Dinosauro robotikoa. Miposaur dinosauro adimendun bat da, eskuekin egiten dituzun keinuen bidez, kontrol-bola baten bidez edo mugikorrean deskargatu dezakezun aplikazio baten bidez mugitzen dena. Ezin egokiagoa 8 urtetik gorakoentzat.

Gustatu zaizkizu gure iradokizunak? Jada ez duzu aitzakiarik pijama itsusi bat edo galtzerdi batzuk oparitzeko. ? Baina hori bai: digitalzalea bazara, kontuan hartu Internet bidez erosteko aholku hauek.