Presta zaitez Basketen denboraldi zirraragarriena bizitzeko.RETAbet Bilbao Basketekin genuen konpromisoa berretsi dugu, eta, orain,beste fitxaketa baten berri eman nahi dizugu:Gipuzkoa Basketenbabesle teknologikoa izango garadenboraldi honetan, zeineanEndesaLigara itzuliko den.

Eta pentsatu dugu zurekin ospatzea izango dela onena. Horregatik,Donostia Arenan gure bi taldeek jokatuko duten lehen derbi handira joateko aukera eman nahi dizugu.Eman izenagure bezeroentzat prestatu dugun zozketarako, eta ikusiJordan SwingetaAlex Mumbrúaurrez aurre, urriaren 28an.

Dena den, sorpresa gehiago ere izango dira urtean zehar:askoz bizipen zirraragarri gehiago izango dituzu Euskaltelekin, Gipuzkoa Basketekin eta beltzezko gizonekin.Berriz egingo duguhirukoenlehiaketa, eta, nola ez,Kirol Egunekominibasket-txapelketako irabazleen arteko partidaere jokatuko dugu, etorkizuneko gure basket-jokalariak jokalari profesional senti daitezen.

Ikusten duzunez, denboraldi honetan ere basketaren eta gure taldeen ondoan egongo gara. Izan ere, gure lehendakari Alberto García Erauzkinek Gipuzkoa Basketekin akordioa sinatzean esan zuen moduan, “guk ere atxikimendua dugu ahaleginarekiko eta talde-lanarekiko, bikaintasuna lortzeko bidean”.Besterik gabe, kantxan izango gara zure zain!?