Oraindik ez dituzu erosi opariak? Aurten ere zalapartaka azken unean? Ez kezkatu; konponbide erraza du arazoak. Teknologia oparituta, asmatu egiten da gehienetan. Zabala da aukera, baina aholku hauei jarraituz gero, ez zara galduko. Adi, beraz. 

Aro digitalera egokitu da Olentzero, eta baliteke gehien eskatzen zaizkion oparien artean hauek egotea aurten::

1- Smartphoneaksmartphones

Aurten ere telefono adimendunak izango dira gailu teknologiko estimatuenak: iPhone, Samsung, Sony, LG, Huawei…, oso zabala da eskaintza, bai eta prezio-aukera ere. Gogoratu, bestalde, ezinbestekoa duela zure mugikorrak 4G aukera. Oso modu onean eskura ditzakezu batzuk. Hona gure iradokizunak.

100 eta 600 euro artean

2- Tabletakfamilia con tablet

Aurten ere modan daude tabletak, eta opari preziatua izango dira. Aukera ugari eskaintzen ditu merkatuak, artikulu honetan azaldu genizuenez: "Tableta bat aukeratzeko zazpi aholku". Gailuaren pisua, autonomia, pantaila eta edukiera dira kontuan izan beharreko alderdietako batzuk.

100 eta 600 euro artean

3- Smart TBsmart TV

Aldatu egin da telebista ikusteko era. Horregatik, ideia ona da telebista adimendun bat oparitzea. Aukera hori hautatzen baduzu, gehixeago ordaindu beharko duzu. Hurrengo mezu batean azalduko dizugu, zehatz-mehatz, zer hartu behar duzun aintzat Smart TB bat erosteko. Ez huts egin! Baina Olentzero nahiago baduzu Erregeak baino eta ezin baduzu itxaron, oso kontuan izan alderdi hauek: gailuaren bereizmena, tamaina, pantailaren teknologia (LCD, LED edo plasma) eta konektibitate-sistemak.

400 eta 3.000 euro artean

4- Liburu elektronikoa adolescente leyendo ebook en parque

Opari bikaina da liburu elektronikoa, batez ere leku gutxi duten eta pisurik nahi ez duten irakurzaleentzat. Nahi adina liburu gorde ditzakezu gailu bakar batean Nahiko modu onean egoten dira, gainera, gailuok: 80 eta 140 euro bitarte ordainduta, e-book on bat eskuratuko duzu.

Amazonen Kindle-a da ezagunenetako bat (modelo ugari ditu), bestelako aukerarik ere baden arren. Kontuan izan beharreko alderdiak: pantailaren tamaina eta argiztapena, eta zertarako nahi duen gailua irakurleak.

5- Smartwatcha pareja con smartwatch

Aipatutako gailuetatik, hori dugu merkatuan denbora gutxiena daramana eta, beharbada horregatik, zalantza gehiena sortzen duena erosteko unean. Lehenik eta behin jakin behar duzuna: erloju adimendunak ez dira uste bezain garestiak (badaude 150-500 euro bitartekoak). Ondo begiratu beharreko beste alderdi bat: smartphonearekin bateragarria izan behar du erlojuak. Izan ere, telefonoaren bigarren pantaila izatea da smartwatchen eginkizun nagusia. Fitnessa, musika, Interneten nabigatu... gauza asko egin ditzakezu gailu horiekin! Ondo begiratu, beti, diseinua, sistema eragilea, sentsoreak, bateria eta pantaila.

Aukera horietatik bat bera ere ez baduzu gustuko, beste bide batzuk ere eskaintzen dizkizu teknologiak Olentzero jatorra izateko: kontsolak, kanpoko disko gogorrak, ordenagailu eramangarriak, bai eta droneak ere. Ez dituzte berehala ahaztuko hartzaileek horrelako opariak...