Badakigu ondo zaintzen duzula mugikorra, baina ez da beti posible izaten istripu txikiak saihestea. Eta, nahigaberik izan ez dezazun, Euskaltelen mugikor-asegurua dugu. Oso konpletoa da, matxurak, pantaila hautsiak eta lapurretak estaltzen baititu, eta, gainera, ez du irauteko konpromisorik. Abantailei, estaldurari edo ezbeharren bat izanez gero egin beharreko urratsei buruzko informazio gehiago emango dizugu.

Noiz eta nola kontratatu Euskaltelen mugikor-asegurua

Eskuratu al daukazu jada Euskaltelen mugikor berri dotorea? Deitzen, whatsappeatzen, bideoak ikusten edo online jokatzen hasi baino lehen, zer iruditzen zaizu lapurretetatik, pantaila-hausturetatik eta matxuretatik babestuko zaituen mugikor-asegurua kontratatzen baduzu, lasaiago geratzeko?

Erosketa (fisikoa, telefono bidezkoa edo onlinekoa) egiten duzun unean bertan aktibatu behar duzu asegurua, eta telefono berria jasotzen duzun unean bertan aplikatuko da.

Hala ere, ez da ezer gertatzen pixka bat berandutuz gero, terminala erosten duzunetik 30 egun baitituzu Euskaltelen mugikor-asegurua kontratatzeko.

Eta zenbat balio du zure lasaitasunak?

Euskaltelen mugikor-aseguruaren prezioa

Euskaltelen, hileko 1,74eurotik hasita, mugikor-aseguru onena duzu zure smartphone, tablet edo smartwatcherako.

Eta lehen kuota doakoa denez, bigarren hilabetetik aurrera bakarrik ordainduko duzu. Eta are gehiago: ez du irauteko konpromisorik.

Babes osoa lapurreten, hausturen eta matxuren aurrean, ordezko mugikorra, behar duzunean, eta askoz estaldura gehiago.

Euskaltelen mugikor-aseguruaren estaldurak

Hauek dira telefono mugikorretarako gure aseguruak eskaintzen dizkizun estaldurak:

  • Mugikorra lapurtzea, ostea edo ebastea: telefonoa lapurtzen badizute, terminal berdin bat jasoko duzu kalte-ordain gisa. Eta ez bada posible zeneukan modelo berekoa eskaintzea, kalitate handiagoko bat emango dizugu. Gainera, SIM txartel berria emango dizugu.

  • Istripuek edo likidoek eragindako kalteak: konponketa-kostuak estaliko dizkizugu, piezak, eskulana eta gailua eraman eta entregatzea barne. Konpondu ezin bada, edo konponketa telefonoa baino garestiagoa bada, zurearen antzeko terminal berregokitu bat (refurbished) emango dizugu.

  • Bermeak estaltzen ez dituen matxurak: hain dira labainkorrak mugikorrak... etengabe harritzen gaituzte... Euskaltelen, konponketa-bermea eskaintzen duten eta terminalek estaldura duten bitartean fabrikatzailearen bermea mantentzen duten zerbitzu tekniko ofizial edo ez-ofizial hautatuen bidez egingo ditugu konponketak beti.

Gerta liteke mugikorra hondatzea eta fabrikatzaileak adieraztea ofiziala ez den zerbitzu tekniko batek manipulatu duela; kasu horretan, konponketaz arduratuko gara, legezko bermeak ezartzen duen denbora bete arte.

  • Kortesiazko mugikorra: behar baduzu, mugikor bat utziko diguzu, zurea konpontzen ari garen bitartean. Konpondu beharreko mugikorra jasotzen dugun unean emango dizugu, eta zure telefonoa konponduta edo haren ordezkoa ematen dizugunean itzuli beharko diguzu (egoera onean, jakina :).

  • Lapurretaren ondoren egindako deien eta erabilitako datuen kostua: mugikorra lapurtzen badizute, guk ordainduko ditugu linea blokeatu eta lapurreta salatu baino lehen harekin egindako deiak. 72orduz, gehienez ere, eta 2.000euroko mugarekin.

  • Etxean doan jaso eta entregatzeko zerbitzua, bai konpondutako mugikorra bada, bai ordezko mugikorra bada.

Zer egin dezaket arazo bat badut nire mugikorrarekin eta asegurua badut?

Lehenik eta behin, jarri gurekin harremanetan. Deitu 915 909 789 telefono-zenbakira, gehienez ere 7 laneguneko epean, telefonoak kaltea jasaten duen edo lapurtzen den unetik.

Deitzen diguzunean, azalduko dizugu nola bidali izapiderako behar den dokumentazioa, hala nola polizaren datuak eta terminalaren erosketa egiaztatzen duen faktura edo agiria.

Horrela, zure mugikorra aldatzeko edo konpontzeko behar dugun guztia izango dugu. Gertatu denaren arabera, lapurreta edo matxura bada, mugikor berri bat edo ordezko mugikor bat bidaliko dizugu, zureaz arduratzen garen bitartean.

Lapurtzen badizute, 24 orduko epean jasoko duzu zure telefono berria; matxurarik edo kalterik izanez gero, 24-36 ordu beharko ditugu jasotzeko, eta, gutxi gorabehera, denbora bera itzultzeko, fabrikatzaileak konpondu ondoren.

Mugikor-asegurua kontratatzea

Beraz, Euskaltelen mugikor berria erosten duzunean, bermatu lasaitasuna eta babestu zure mugikorra edozein ezustekoren aurrean.

Eskura duzu gure mugikor-asegurua, abantaila hauekin guztiekin. Gainera, esan bezala, lehen hilabetea dohainik da, eta ez duzu inolako irauteko konpromisorik.