Aplikazio ugari eta askotarikoak eskaini dizkizuegu dagoeneko..., baina gaur konturatu gara oraindik ez dizuegula esan zein diren gure gogokoenak! Beraz, boluntarioak eskatu ditugu, eta gure bost lankidek zuekin partekatuko dituzte gehien erabiltzen dituzten aplikazioak.] Baliagarri izango ahal zaizkizue! ?

Egoitz Urrutia Matxurak eta Zerbitzu Teknikoa saileko gure lankidearen gomendioekin hasiko gara, aplikazio berriak probatzea oso gogoko duenez azken berrikuntza guztiak ezagutzen baititu. Oso itxura oneko hiru aplikazio proposatu dizkigu, bere egunerokoan erabiltzen dituenak:

Endomondo. Oso kirolzalea naiz, eta aplikazio honek aukera ematen dit egiten ditudan ibilbideak erregistratzeko eta historiko batean gordetzeko.  Play Storen eskuratu daiteke, eta iOS sistemarako bertsioa ere badu.

Djay 2. Aplikazio honi esker, musika jar dezakezu, kantak nahasi, DJen efektuak erantsi eta Spotifyrekin konektatu, Premium tarifa baldin badaukazu.  Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

BilbaoPark / Telpark. Badakizu TAOren txartela jar dezakezula makinaraino joan behar izan gabe? Eta aparkatzeko denbora luza dezakezula autoraino joan behar izan gabe? Bada, Egoitzek esan dizkigun bi aplikazio horien bidez egin dezakegu. Aparkaleku batzuetara sartzeko eta handik irteteko aukera ere izango duzue, txartela hartu behar izan gabe. Lehenengoak Bilbon bakarrik balio du, baina bigarrena beste hiri batzuetan ere erabil daiteke, eta doakoak dira biak gainera.

Publizitate saileko Eider Rodriguez lankidearentzat, praktikotasuna da garrantzitsuena. Beraz, eguneroko bizimoduan oso baliagarri zaizkion bi aukeratu ditu:

MyFitnessPal. Pisua, jaten duzuen guztia eta egunero egiten duzuen ariketa fisikoa erregistratzeko aukera ematen du. Egoki-egokia da zuen buruarentzako erabakitako pisuari eusten laguntzeko eta egunero hartzen dituzuen kaloria eta elikagaiei buruzko erreferentzia bat izateko. Gainera, zuen entrenamenduen jarraipena egiteko eta alferkerian ibili zareten jakiteko ere balio du. Eta badaezpada, zalantza egin baduzue, ez, Eiderrek ez du argaldu nahi, pixka bat gizendu baizik!

Maps. Auto-gidatzaileen artean, asko gara orientazio kaskarra dugunak eta, kalean jira eta buelta ibili ordez, nabigatzaile baten laguntza aukeratzen dugunak. Eiderrek dio bera ere ez dela oso iaioa orientazio-kontuetan eta, Maps aplikazio ezaguna duela laguntzaile. Android eta iOS sistemetarako daukazue.

Publizitate sailetik Zerbitzuarekiko Bezeroaren Esperientziara goaz: han dihardu Rafa Bañales lankideak. Bi aplikazio praktiko eta ezohiko gomendatu dizkigu Rafak:

WiFi Analyzer. Guztiz konektatua dagoen mundu batean, eta etxeetan gero eta gailu elektroniko gehiago ditugula kontuan harturik, aplikazio honek aukera ematen du WiFi-seinalearen kalitatea analizatzeko, eta, gainera, ez da batere ezagutza teknikorik behar horretarako: pantaila-argazki batean ikusiko duzue gela bakoitzak duen estaldura, ea errepikagailurik edo PLCrik behar duzuen, eta, interferentziak izanez gero, zer kanaletara aldatu behar duzue WiFi-a. Probatu nahi baduzue, Androiderako bertsioa deskargatu dezakezue.

Elhuyar Hiztegiak.  Ezagutuko zenuten, noski, hiztegiaren onlineko bertsioa, baina Rafak Android eta iOS gailuetarako aplikazioa ere gomendatzen digu, denok eskura izateko Elhuyarren euskara-gaztelania-ingelesa-frantsesa hiztegia, praktiko askoa.

Telebista saileko Javi Gallo lankidearen aplikazio gogokoenak musikari eta hizkuntzari buruzkoak dira, eta oso interesgarriak biak.

iVoox. Katalogo honen bidez, podcastak, irratsaioak (zuzenekoak edo bestelakoak) eta beste hainbat saio entzun daitezke, doan. Javik azaldu digunez, guk nahi dugun herrialdeko eta nahi dugun hizkuntzan bila ditzakegu edukiak, eta gaiak ere iragaz ditzakegu. Interfazea oso erabilerraza da, eta doan eskuratu daiteke Android eta iOS sistemetarako.

Hellotalk. Aplikazio hau hizkuntzak “trukatzeko” aukera ematen duen sare sozial moduko bat da: norberaren ama-hizkuntza zein den eta zer hizkuntza ikasi nahi den esan, eta kito. Sistemak, orduan, bilatzen ditu ikasi nahi duzun hizkuntza ama-hizkuntza duten eta zure hizkuntza ikasi nahi duten hiztunak. Erraza, ezta? Eta oso praktikoa eta dibertigarria. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu. Erantsi dugu dagoeneko hizkuntzak ikasteko aplikazioei buruzko postean!!

Arrate Zabala Administrazio Komertzialeko gure lankidea bi haurren ama da, eta behar-beharrezkoa du antolakuntza. Eta lau aplikazio eraginkor gomendatu dizkigu:

Social Drive. Auto-gidatzaileen komunitate bat da, zirkulazioari buruzko informazioa denbora errealean ematen duena. Auto-ilarak eta istripuak non gertatu diren esaten du, idatziz, ez baitugu galtzeko astirik! Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Babymecum. Aplikazio honek esaten du zer botika-dosi eman behar diezuen zuen seme-alabei adinaren, pisuaren eta beste zenbait aldagairen arabera. Hau ere Androiderako eta iOSerako bertsioetan daukazue.

Stocard. Supermerkatuko txartela, gasolindegikoa, elektronikako zure denda gogokoarena... Txartelez beteta daukazue diru-zorroa, ezta? Aplikazio honi esker, mugikorrean eduki ditzakezue txartel horiek guztiak, behar duzuna eskura izateko beti. Play Storen eta iTunesen daukazue.

Zer iruditzen zaizkizue gure lankideek gomendatutako aplikazioak? Baduzue beste gogokoren bat? Bada ez itxaron gehiago! Iradokizunen bat baldin badaukazue, bidali iruzkin bat!