30 baino gehiago. Horra gure smartphonean batez beste instalatuta dauzkagun aplikazioen kopurua. Dena dela, 14 bakarrik erabili ohi ditugu gehienok. Google Maps, Youtube, Facebook, Whatsapp..., ohikoak dira edozein pantailan. Zein dira, baina, merkatuan arrakasta handiena duten euskal aplikazioak?

Seguru haietakoren bat erabiltzen duzula dagoeneko. Ezetz? Bada, egin begiratu bat hauei:

Triporg, bidaiak erraz antolatzeko

Oso erraza da Triporg aplikazioan nabigatzea.Udako oporretarako txartelak erosi baldin badituzu, baina oraindik opor-plan zehatzik egin ez baduzu eta horretan hasteko gogorik ez badaukazu, Triporg aplikazioa behar duzu. Jon Santacolomak eta Mikel Zabalak sortu zuten bitxi hori, zeinak 'AppTourism Awards 2015'-eko Nazioarteko Xede Turismoko Giden aplikazio onenaren saria jaso baitzuen. Askoz errazago antolatuko dituzu bidaiak aplikazio hori erabilita.

Doan deskarga dezakezu, Androiderako eta iPhonerako. Bidaiak antolatzeko modurik errazena duzu aplikazio hori. Zuk, idatzi zer hiritara zoazen eta zenbat egunetakoa den bidaia; aplikazioak esango dizu gainerako guztia: zer leku bisitatu, zer bide eta zer garraio erabili, zer ordutegi diren egokienak, zer kostatzen den bidaia  eguneko, etab. Laburbilduz, opor.-egun bakoitza antolatuko dizu, den-dena ikusi eta egin dezazun.

Mapplas, aplikazio-atlas bat

Beste hiri batera bizitzera joatekoa bazara, berriz, deskarga ezazu Mapplas. Horra tokian tokiko ekosistemetarako sarbide egokiena, tresna ezin hobea zure eskualdeko mugikor-aplikTresna ezin hobea zure eskualdeko mugikor-aplikazio interesgarri guztiak aurkitzeko.azio interesgarri guztiak aurkitzeko eta etekin guztia ateratzeko. Finalista izan da aplikazio hori zenbait sariketatan; besteak beste, Sua Sariaken eta GuipuzkoAppsen.

Onena, berriz, zera da, zuk ez duzula ezer ere egin behar. Izan ere, zenbait gomendio egingo dizkizu aplikazioak, zure hizkera era geolokalizazioa aztertuta. Donostiar batek, Alberto Románek, sortua da aplikazio hori. Aspertuko zinen honezkero beti aplikazio berak ikusten, ezta? Mapplasek harago jo du, baina, oraingoz, Android daukatenek bakarrik erabil dezakete.

Maria goikoak batbirulau!, euskararen klasikoak zure smartphonean

Etxeko txikienei euskal literaturako klasikoen berri erakusteko sortu zen aplikazio hori, zeinak Gipuzkoako aplikazio onenaren saria irabazi zuen 2015ean. Ez da liburu elektroniko bat, baizik eta liburu fisiko bat osagarri dakarren aplikazio bat.

Baatbihirulau, Gipuzkoako aplikazio onenaren saria irabazi zuen 2015ean

Galtzagorri Elkarteak sortutako aplikazioa erabilita, berriz, zenbait joko interaktibo berritzailez balia daitezke neska-mutikoak; besteak beste, errealitate areagotuaz. Beraz, deskarga ezazu tabletara eta astindu irudimena.

Spotbros, besteak ez bezalako sare soziala

 Internet&Euskadi Elkarteak antolatzen dituen Buber sariaren irabazle izan zen aplikazio hori 2013an. Bete-betean asmatu zuen, izan ere. Euskal jatorrizko onlineko ekimen onenei ematen zaie sari hori. Sare sozialen eta berehalako mezularitza-zerbitzu baten nahasketa moduko bat da aplikazioa, eta milioi bat erabiltzailetik gora ditu. Topagune gisara ere erabili ohi dute haren zaleek.

Spotbros sare sozialen eta berehalako mezularitza-zerbitzu baten nahasketa moduko bat da.

Lagunekin eta ezagutu ez arren gugandik hurbil dagoen jendearekin txateatzeko aukera ematen du, bai eta taldeak sortzekoa ere, erabiltzaile-kopuruari mugarik jarri gabe gainera. Hona aplikazio horren hiru indargune nagusiak: segurtasuna (zifratuta bidaltzen ditu mezuak), erabilgarritasuna eta erabiltzaileari ematen dion askatasuna. Zure zaletasunei buruz hitz egiteko leku baten bila bazabiltza, proba ezazu. iPhonen eta Androiden aurkituko duzu.

Ohartuko zinenez, Euskadin ere aplikazio ugari sortzen da. Beraz, egin leku pixka bat zure smartphonearen memorian, eta probatu bakarren bat gomendatu dizkizugun horietatik.