Iritsi al zaizu etxetik joateko eguna? Etxebizitza bat partekatu nahi duzu beste ikasle batzuekin baina ez dakizu nondik hasi bila? Bada, lagungarri izango zaizkizun zenbait webgune aukeratu ditugu zuretzat, pisu zoragarri eta kalera ematen duen hori bilatzeko: hirigunean bertan, ur bero eta berogailu zentrala dituena, behar diren altzari guztiekin eta aire egokituarekin, berritu berria, bizilagunik eta komunitate-gasturik gabe... eta prezio ezin hobean. Tira, ez da hain perfektua izango beharbada, baina saiatu, behintzat, saiatuko gara! ????

Lehenik eta behin, garrantzitsuena: Interneteko sarbiderik onena emango dizugu, zu ikasketez eta, jakina, zure bizitza sozialaz bakarrik arduratu zaitezen. Badakigu zeinen garrantzitsua den zuretzat konektatua egotea eta ostegal bat eta ostiral bat bereiztea (eta partekatzea, noski, inbidiak jota uzteko denak). Egon lasai. Ikasleak produktuari esker, bermatua duzu konexioa, eta ez hori bakarrik: 350megako Internet eta Premium TB Estra+ telebista izango dituzu, Juego de Tronos, The Walking Dead eta denboraldiko estreinaldi guztiak ikus ditzazun. Eta gainera, punta-puntako ekipamendua emango dizugu: 4K deskodetzaile berria eta azken belaunaldiko WiFi AC kable-modem bat, beste ezein operadorek eskainiko ez dizun prezioan. Eta ez da hor bukatzen pagotxa: ikasturtea amaitzen denean, guri deitzea besterik ez duzue eta bertan behera utziko dizuegu zerbitzua oporretatik itzultzen zareten arte. A, eta zure erbesteratze hori ez dadin hain gogorra izan, 100 euroko bale bat emango dizugu opari, Eroskin, Carrefourren, Amazonen eta onlineko beste denda askotan erabil dezazun festatzar bat antolatzeko edo zuk nahi duzunerako!

Eta Interneteko konexioa bermatua duzula, pisu egokia aurkitzeko eta etxetik kanpoko bizimodua planifikatzeko oso baliagarri izango zaizkizun gomendio batzuei erreparatzea besterik ez duzu. Hona gomendioak!

Ostatua bilatzeko guneak unibertsitateetako webguneetan

UPV-EHUk atal berezi bat du bere webgunean etxetik kanpo bizi diren ikasleei ostatua bilatzen laguntzeko. Etxebizitza eta gelen datu-base batean sar daitezke ikasketak UPV-EHUn egiteko onartuak izan diren ikasleak, eta Euskadiko alokairuari buruzko oinarrizko gomendio batzuk ematen ditu. Oso praktikoa da webgunea, ostatua bilatzeko beste webgune batzuen estekak ere ematen baititu, bai eta alokairu-kontratu bat sinatu behar dutenentzako zenbait gomendio baliagarri ere. Mondragon Unibertsitateak ere badu ostatua bilatzeko atal bat, baina, oraingoz, ez du etxebizitza-eskaintzarik egiten; Ikastetxe Nagusiko plazak bakarrik ditu aukeran. Deustuko Unibertsitateak, halaber, Bilbo eta Donostiako campusetako ikasleei harrera egin eta ostatua bilatzen laguntzeko atal bat du. Eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, azkenik, laguntza-zerbitzu bat ikasleentzat, ostatua bilatzeko lana errazteko. Hasteko, behintzat, badaukazue...

Gazte solidarioentzako udal-etxebizitzak, Bilbon

Profil solidarioa baduzu eta baliabide askorik ez, adi, interesgarria izan baitaiteke zuretzat proposamen hau. ‘Udal Etxebizitzak’ Bilboko sozietate publikoak unibertsitate-ikasleei egiten dien eskaintza bat da: udal-etxebizitzak eskaintzen dizkie Bilbo Zaharra eta Otxarkoagako inguruneak hobetzen saiatzeko konpromisoa hartzen duten ikasleei. 55€-ko euroko alokairua (argia eta ura, aparte) ordaintzea eskaintzen die. Horren truke, astean 4 orduz plan sozial eta jasangarrietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute ikasleek. Badu eragozpen txiki bat, ordea: 10 laguntzentzako lekua bakarrik dagoela eta izena emateko epea irailaren 1ean amaitzen dela. Beraz, azkar ibili!

Etxebizitza partekatzeko aukera Gasteizko adineko pertsonekin

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak programa bat du martxan, adineko pertsonei eta UPV-EHUko ikasleei zuzendua. Haren arabera, adinekoek ikasleak hartzen dituzte etxean ikasturte garaian, eta, horren truke, konpainia eta etxeko lanak egiteko laguntza ematen diete gazteek. UPV-EHUko Arabako campuseko ikasle izanik Gasteizetik kanpo erroldatuta dauden ikasleei zuzendua dago programa, eta ez dago leku-kopuru finkorik. Bitarteko lana egiten du Foru Aldundiak.

Fotocasa

Logo app FotocasaEzagutzen duzu Fotocasa, ezta? Higiezinen webgune interesgarrienetako bat da. Bilatzailea du abantailarik handiena, bilaketa mugatzeko iragazki asko baititu, eta, beraz, behar eta aurrekontu guztietarako aukerak eskaintzen. Eraiki atxiki bat, loft bat, lorategia, igerilekua eta terraza dituen etxe bat, edo etxe-animaliak onartzen dituen bat. Denetatik. Beraz, zorte on!

Alkila

Ez da Idealista bezain ezaguna, baina Euskadiko eta Nafarroako higiezinen webgunerik osoenetako bat da Alkila. Udalerri nagusietako etxebizitzak eta gelak eskaintzen ditu alokairuan. Beraz, eman begiratu bat.

Unibooking

Unibooking onlineko plataforma bat da, etxebizitzak eta gelak bilatzen laguntzeaz gain beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen dituena. Zenbait hiritako unibertsitate-ikasleei zuzendua dago; besteak beste, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko ikasleei. Webgunean bertan azaltzen dutenez, osatua bilatzen laguntzen diete graduko eta graduondoko ikasleei, profesional gazteei, ikertzaileei, doktoregaiei, BAMEei, eta abar. Eta badu beste abantaila interesgarri bat ere: nahi baduzu, otorduak, garbiketa-lanak eta beste hainbat zerbitzu ere kontrata ditzakezu. Eta hori guztia, webgune bakarrean!

Área Estudiantis

Logo Area Estudiantis

Webgune honen abantaila da berariaz unibertsitate-ikasleei zuzendua dagoela. Ostatu-aukera ugari eskaintzeaz gain, lan-eskaintzak ere egiten dituzte, bai eta bigarren eskuko materiala eskaini ere (kontsulta-liburuak, kalkulagailuak, gidak...), eta primeran etortzen zaizkigu halakoak beste hiri batera joaten garenean bizitzera eta luxutarako dirurik ez daukagunean.

Erasmusu

Erasmus beka batekin kanpora joatekoa baldin bazara edo gurera baldin bazatoz, interesatuko zaizu mugikortasun-programak eskaintzen dituen onlineko komunitate hau. Komisio baten truke zure etxea edo gela kudeatzen duen webgune bat da. Hogei bat lekutan eskaintzen ditu gelak eta etxebizitzak alokairuan, eta zenbait blog ere kudeatzen ditu, non ikasleek beren esperientzien berri eta dauden lekuetan bizitzeko zenbait gomendio ematen baitituzte.

Bizilagun Zerbitzua

Bizilagun Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat da, jabe, maizter eta auzoei beren eskubide eta betebeharren berri ematen diena, eta jabeen eta maizterren artean gerta daitezkeen arazoetan bitartekari-lana ere egiten duena. Gida ezin hobea da etxebizitza alokatzean egin beharreko izapide guztien berri izateko, eta Hiri Errentamenduen Legea betetzeko behar duzun informazio guzti-guztia ematen du, batik bat maizterrei alokairuaren fidantza Bizilagunen bulegoetan gordailutzera behartzen zaienetik.

Trastelekuen alokairua

Zure gauza guztiak non sartu ez dakizula zabiltza? Ez zitzaizun sekula bururatuko beharbada, baina jakizu hiru hiriburuetan duzula aukera trastelekuak alokatzeko , zure ikasle-pisuan sartzen ez zaizkizun gauzak gordetzeko. 1m2ko espazioak dira, urteko 365 egunetan erabiltzeko moduan daudenak eta zure lagunekin ere parteka ditzakezunak, merkeago izan dadin denontzat. Lasai, beraz, ez larritu ez duzulako lekurik zure mendiko bizikletarentzat, isats-pianoarentzat edo asteburuetako delta hegalarentzat...

Ikasturterako prestatzen hastea besterik ez duzu! Ez ahaztu ikasketak, eta zorte on! A, eta ikasleentzako etxebizitzak eta gelak alokatzen dituen beste webgune espezializaturen bat ezagutzen baduzu edo zure esperientziaren berri eman nahi badiguzu, idatzi hemen iruzkin bat. Zure proposamenak irakurtzeko irrikaz gaude!