Iritsi da elurra halako batean! Seguru inoiz baino gogo handiagoz zaudela elur gainean labaindu eta adrenalina-igoera sentitzekoa. Gogoan izan: forfaitaz ahalik eta gehiena gozatzeko, ez joan smartphonea etxean utzita.

Gauza jakina da, izan ere, smartphonea dela bidaiderik onenetako bat, noranahi zoazela ere. Elurretan ere lagungarri izango zaizu, zalantzarik gabe: geolokalizatuta edukiko zaitu eta, hartara, zure segurtasuna areagotu egingo du; elur- eta eguraldi-iragarpenak b egira ditzakezu, zure errendimendua hobetu edo neurtu, eta, nahi izanez gero, bai eta zure jaitsieren grabazioa kontrolatu ere, GoPro-a erabiliz. Adi, interesatzen zaizu eta!

Alpify –Alpify– Mendizaleen segurtasuna

Demagun galduta zaudela 2.500 metroko altitudea, –10 graduko tenperatura egiten duela, bakarrik eta nora ezean zaudela... Egoera larri horretan, teknologia izan daiteke zure lagunik onena. Alpify aplikazioari esker, lokalizagarri egongo dira beti haren erabiltzaileak, hala egon nahi badute behintzat.

Larrialdirik bada, aski duzu botoi bat sakatzea zurekin konektatuta dauden larrialdietarako zerbitzuek zure datu pertsonal esanguratsuak, ibilbidea eta lokalizazioa jaso ditzaten, eta zure bila abiatu. Nahitaezkoa duzu Alpify zure smartphonean!

            

Skitude – Neurtu zure errendimenduaSkitude

Eskiatzaile guztiei gustatzen zaie beren jaitsierei buruzko datuak jakitea, ezta? Eta, biharamunean, emaitzak hobetzea, noski! Iritsitako abiadura, denborei, desnibel-mailei, egindako bideei eta igotako gailurrei buruzko datuak eta beste zenbait jakiteko aukera ematen dizu Skitudek.

Mundu guztiko estazioetan monitorizatu, biltegiratu eta alderatu ditzakezu datu horiek, bai eta lagunekin edo Skituderen komunitatearekin partekatu ere. Lehiaketetan jarduteko eta sariak irabazteko aukera ere baduzu! Erakutsi zure teknika berezi hori!

Parte de Nieve, skiinfo.es-en eskutik – Ez egin inoiz gehiago okerreko iragarpenik

Parte de Nieve

Mendi-kirolen zale orok dakienez, oso garrantzitsuak dira eguraldi-iragarpenak. Ez da erraza, izan ere, goi-mendietan zer eguraldi egingo duen asmatzea. Parte de Nieveri esker, eski-estaziora iristean zer aurkituko duzun jakingo duzu: zer eguraldi egiten duen, eta nola dagoen elurra.

Munduko osoko bi mila bat eski-estaziotako elur-parteak ematen dizkizu aplikazio horrek, eta erabiltzaileen bertatik bertarako informazioa eskiatzeko eguraldiaz eta giroaz. Ez duzu berriro hutsik egingo eskiatzeko lekua eta unea aukeratzean!!

GoPro App – Izan zaitez zeure filmaren egile

GoPro

Arraroa iruditzen zitzaigun, baina gauza arrunta bihurtua da egun, eski-estazioetan, hau ikustea: GoPro kamerarekin jendea pistan behera, elurretan eman duen eguna zehatz-mehatz grabatzen. Orain, berriz, ezinbesteko "laguntzaile" bat dute kameratxo horiek: telefono mugikorraren bidez zure grabazioak kontrolatzeko eta ikusteko aukera ematen dizun aplikazio mugikor bat.

Horra elurretara joaten garenean erabili ohi ditugun aplikazioak. Beti bezala, beste aukera askorekin batera aurkituko dituzu zure App Storean. Probatzeko irrikitan jada? Zein probatuko duzu lehenbizi?