Oso gutxi falta da Gasteiz gitarra-soinuz betetzeko eta rockzaleek Mendizabala lepo betetzeko. Berez ere itxura ona dakar 2016ko udak, baina eguzkiari eta eguraldi onari Azkena Rock Festival, hobeezina izango da, zinez. Guk, badaezpada ere, hartu dugu jada lekua, lehen lerron gainera.Cartel del Azkena Rock 2016

Ekainaren 17an eta 18an izango da jaialdia, hamabosgarrena jada, eta musikari apartak entzuteko aukera izango da: Primal Scream eta Lucinda Williams, besteak beste. Baina talde mitiko baten etorrera dugu aurtengo nobedade nagusia: The Who taldearena, alegia.

Are magikoagoa izango da aurtengo jaialdia Roger Daltrey eta Pete Townshend buru dituen talde britainiarrari esker, rockaren mitoak baitira biak ere. Bi urteko bira eta gero, aurtengoa izan daiteke My Generation, Baba edo Riley gure eszenategietan entzuteko azken aukera.

Primal Scream, Marky Ramone eta Lucinda Williamsen ahotsa

Horiez gain, ordea, izango da jende ezagun gehiago ere Mendizabalan. Hor jardungo dira Marky Ramone, adibidez; hor izango dugu entzungai Williamsen ahotsa, gitarra eskuan duela, jakina. Jende gazteagorik ere etorriko da: Vintage Trouble eta Supersuckers, adibidez, baina Primal Scream izango da 2016ko Azkena Rockeko beste izar distiratsuetako bat .

Hiru aste besterik ez da falta jaialdia hasteko; beraz, hasi prestatzen lo-zakua eta kanpin-denda. Kanpalekua, beti bezala, Tortilla Mendia deritzon horretan egongo da. Denetik aurkituko duzu han.

Besteak beste, nahi duzunean karga dezakezu smartphonea; beraz, nahi adina argazki atera ditzakezu, nahi adina grabatu... Bikotekiderik gabe baldin bazoaz eta tartetxo bat baldin baduzu, deskargatu ligatzeko aplikazio hauetakoren bat. Gauza jakina da, izan ere, musika-zaletasuna partekatzea dela garrantzizkoena.

Los fieles del Rock disfrutarán de los mejores conciertos en Mendizabala

Glampinga, glamourrekiko kanpaldia

Zerbait berria probatu nahi baduzu, berriz, hona gure gomendioa: ikertu apur bat zer den glampinga.  Aurten, azken modaren jarraitzaile dabil Azkena Rock, eta kanpin-eredu berri bat ekarri du. Ahaztu lurzoruaz, motxilaz eta deserosotasun horiz guztiez. Kanpin-mota berri horretarako bonua erosten baduzu, denda muntatua izango duzu zu iristerako. Horrez gain, ohea, edredoia, eremu komunak... izango dituzu, baita ongietorri-koktel bat ere! Rockzale beteranoa izateko ez dago zertan sufritu... Inondik ere.

Horren guztiaren berri orain jakin baduzu, ez kezkatu: garaiz zabiltza sarrerak erosteko eta rockaren jainko eta jainkosekin ordu ahaztezin batzuk igarotzeko. Olinpo ez dago urruti: hortxe, Gasteizen duzu.