Black Friday da dagoeneko Euskaltelen! Bai, badakigu oraindik ez dela iritsi azaroaren 24a, ostirala, baina ezin dugu gehiago itxaron: eskaintza mundialak ditugu esku artean, eta lehenbailehen partekatu nahi ditugu zurekin, berandu baino lehen aprobetxa ditzazun.

Lehenik eta behin, zure mugikorra berritzeko aukera. Ez duzu zertan itxaron hilaren 24ra arte telefono berria esku artean izateko: oraintxe bertan aukeratu dezakezu nahi duzun smartphonea, eta prezio benetan mundialean. Eman begiratu bat gure mugikorren zerrendari, eta aukeratu gehien atsegin duzuna. Esate baterako:

BQ Aquaris X.

Goi.mailako prestazioak nahi badituzu eta oso modu onean, zuretzat da BQ hau: 4K-ko bideoa, hatz-marken irakurgailua atzealdean, azkar kargatzen den bateria... Funtzionalitate asko eta prezio aparta!

Huawei P9 Lite.

Gaur egungo mugikorrik dotoreenetako bat, albo eta atzealde metalikoak dituena. Baina horretaz gain, funtzionalitate ikusgarriak ditu: telefonoa hatz-markaren bidez desblokeatzeko aukera, argazkietan ederki asko nabarmentzen diren kolore-ñabardura ugari, audio ia profesionala, eta energia aurrezteko neurriak dituen bateria. Ezin gehiago eskatu, ezta?

Samsung Galaxy J5 2017.

Berritu eta nabarmen hobetu du Samsungek modelo hau, eta ikusgarria da emaitza. Batetik, diseinua hobetu diote atzealde metalikoarekin; hartz-markaren bidez blokeatzeko aukera ere badu, eta argazki-kamera bat benetan aparta. Gauez edo argi gutxirekin egin nahi badituzu selfieak, hauxe duzu mugikorrik egokiena zuretzat. Izugarria!

LG G6.

Eta zer esan smartphone honi buruz? Ikusi duzu nolako pantailatzarra duen? Eta xehetasun bakar bat ere ez galtzeko objektibo angeluhandiko kamera itzel hori? Merkatuko mugikorrik onenetako bat da, eta Black Fridayko gure katalogoan daukazu!

iPhone 6S.

Eta nahiago baduzu iOS sistema, heldu ondo aulkiari, bihotzekoak emango dizu bestela-eta: iPhone 6S telefonoa daukagu zuretzat! Ez zaitugu aspertuko ezaugarri guztien zerrendarekin, amaigabea baita. Funtzionalitate guzti-guztiak ditu! Mugikorren erregeetako bat, zalantzarik gabe, eta baldintza e-zin-ho-be-e-tan eskuratu dezakezu.

Zer, aukeratu duzu bat dagoeneko? Bada, entzun ondo, beste berri on bat baitugu zuretzat! Smartphonea berritzea erabaki duzunez, opari berezi-berezi bat egingo dizugu, guk beste inork eskaini ezin dizuguna: 20 giga estra!

Ez itxaron Gabonak iritsi arte. Aprobetxatu Euskaltelen Black Friday mundiala!

Smartphones Black Friday