Iraileko aldapa urtarrilekoa baino are beldurgarriagoa da kasik. Bai neska-mutilentzat, udako denbora librea eta aisialdia atzean uzten dituztelako, eta bai, bereziki, datorren astean eskolara itzuliko diren ume horien guraso guztientzat.

Liburuak, koadernoak, boligrafoak, estutxeak, uniformeak, motxilak... eskolara itzultzeko erosi beharreko eskola-materialak estualdia ekartzen dio askori. Eta kontu ekonomikoa gutxi ez eta, erosketak azken ordurako utzi dituzten horiek aldapa kezkagarria are aldapatsuago bilakatuko duten ilarak aurkitu ditzakete.

Gaur, Euskaltelen blogetik, eskolarako itzuleraren alderdi negatiboenak arintzen saiatzeko aukerak eskaini nahi dizkizuegu (alderdi positiboak ere badira: ez dugu burua nekatu beharko haurrei zer zeregin emanpentsatzen…). Zalantzarik gabe, sareen sareak –Internetek– txoko birtual ugari du eskola-materiala prezio onean bizkor, erraz eta seguru erosteko. Hemen dituzue iradokizun batzuk:

Eskola-materiala

material escolar

Materialescolar.es: Google-n bilakera errazena eginez gero (hau da, “material escolar” bilatzen badugu), hau da agertzen zaigun lehenengo webgunea. Online denda espezializatu bat da, produktuen stock zabala duena. Penintsularako bidalketak doan dira, eta deskontuak dituzte familia ugarientzat.

Viva el cole.com: webgune honetan, eskola-materiala saltzen dute, baina baita eskolarako uniformeak eta arropa ere. Neurri-aldaketak doan egiteko aukera ematen du. Badakizu zer gertatzen den haurrekin: bat-batean luzatzen dira!

Eskolaren unibertsora bideratuta dauden webgune-mota horietaz gain, bulegoko eta paperezko materiala duten onlineko denda ugari daude, eskola-materialaren saila dutenak. Hemen dituzu adibide batzuk:

Onlineko paper-dendak

lápices y bolígrafos

Deskidea: haur-hezkuntzako eskola-materiala (plastilina eta eskulanak) eta helduagoentzako materiala (kalkulagailuak, konpasak, paper teknikoa) eskaintzen dute. Gainera, bidalketa 24 orduren buruan egiten dute.

Dideco: offline eta online eskaintzak ditu. Adinen araberako produktuen banaketa oso erabilgarria da. Paperezko materialaz gain, haurrentzako liburuak eta jostailuak saltzen dituzte. Ezaugarri bereizgarriak dira jardueretan duten eskaintza eta onlineko outlet-a.

Eskola-materiala online erosteko, haiek dira sarean ondo kokatuta dauden denda batzuk. Baina Interneten bilaketa gehiago eginez gero, zabaldu egingo zaizkizu aukerak, ziur.

Handiak ere itzuliko dira eskolara

Bestalde, ez ditugu ahaztu behar ondo errotuta dauden markak. Haiek ere eskola-materiala saltzen dute Internet bidez. Carrefour, Amazon eta El Corte Inglés dira adibide ezagunak.

Uniformeak eta eskolarako arropa

Uniformeak buruhauste batzuk galarazten ditu, goizero arropa aukeratzen ibili beharrik ez baitago, baina garbi dago urtero berritu behar dela, lehenago esan dugun bezala, umeen neurria aldatzen baita. Dagoeneko aipatu ditugu batzuk; hauek beste aukera batzuk dira, baina kontuan eduki behar da badaudela tokiko eskaintza egokiagoak, eskola bakoitzak bere berezitasunak baititu.Uniforme niña

Unikids: Arropa-mota ugari eskaintzen dute: alkandorak, gonak, galtzak, leotardoak, jertseak… adin-talde bakoitzarentzat. Gertutik zaintzeko moduko eskaintzen atala ere badute, arropa-sortak prezio onean lor baitaitezke.

Todoparaelcole.com: artikulu honen lehenengo atalean ere aipa genezakeen onlineko denda hau. Eskolako uniformeen eremu bat badu, aski osatua. Eskola askotarako balio duen arropaz gain, eskolen bilatzaile bat ere badu, eskaintza are gehiago fintzeko. Horrez gain, arropen pertsonalizazio-zerbitzu bat ere badute: brodatuak neurrira egiten dituzte.

Arropen markaketa

Adin jakin batzuetan, oso-oso erraza da arropa “galtzea”. Nahi baino diru gehiago gastatu behar ez izateko, komeni da haurren arropa markatzea. Bada, horretan espezialistak diren dendak ere badaude Interneten:

Eticlip: zintak, etiketak, zigiluak... haurren arropak markatzeko produktu-sorta zabala dute. Gainera, garbituta ere ez direla askatzen ziurtatzen dute, eta ez dutela larruazala urratzen!

Stickets: Arropa markatzeko etiketa termoitsasgarri-mota ugari eskaintzen dute. Arropa txiki, ertain eta handietarako. Zapatak eta ekipajea markatzeko ere badute. Espainian, bidalketa doan.

Eskolarako itzulera errazten diguten eskaintzaz beteta dago Internet. Aprobetxa itzazu, eta pentsatu laster zure seme-alabak ikasten lanpetuta ibiliko direla, baina ongi hornituta egongo direla!