5  aholku  zure  mugikorrak  udazkenera  arte  bizirik  iraun  dezan

Argi dago uda honetan egurra emango diozula zure smartphoneari: ahal dituzun datu guztiak erabiliko dituzu, WiFi-a Oporretan zerbitzuarekin oparitzen dizkizugun 10 GB-ak ere bai; ahal duzun WiFi guztietara konektatuko zara; mugitzen den orori argazkiak aterako dizkiozu eta, nola ez, astirik izan ez duzulako oraindik probatu gabe dituzun aplikazio guztiak deskargatu eta probatzeko aukera izango duzu.

Bestela esanda: zure mugikorrari errendimendu handiko zentro batekoa bezalako esfortzu-proba bat egingo diozu. Abuztuan zuk ezustekorik izatea nahi ez dugunez, 5 aholku prestatu ditugu zure smartphoneak udazkenera arte bizirik iraun dezan.

Hondartza, infernuko etsaia.

Bai, badakigu Euskadin eguzkia gutxitan etortzen dela gurera, eta eguzki-izpi bat ikusi orduko korrika joaten zarela hondartzara; hala ere, gure betebeharra da gogoraraztea mugikorra eta hondartza ura eta olioa bezalakoak direla. Uretara sar daitekeen azken belaunaldiko terminal bat baduzu ere, hobe duzu itsasoko urarekin ez bustitzea, kresalak hondatu egiten baititu telefonoaren zirkuituak. Gainera, kontuz ibili hondarretan, zirrikitu guztietatik sartzen baita, eta hondar-aleek zure smartphonearen diseinu zoragarria marratu dezakete gainera. Eta, noski, ez iezaiozu begirik ken gainetik uretara zoazenean, ez itzazu ingurukoak tentaldira eraman…

Saihestu eguzkia eta beroa.

Fabrikatzaile guzti-guztiek gomendatzen dute terminalak zuzenean eguzki-argitan ez jartzeko. Seguru noizbait toallaren gainean edo terraza bateko mahai gainean utzi duzula oharkabean. Bada, ohitura horiek oso arriskutsuak dira, eguzkiak kalte konponezinak eragiten baititu pantailan eta baterian. Kontuz beroarekin ere: mugikorra auto barruan uzten baduzu 35 oC gradutan, baliteke barruko osagai batzuk urtzea.

Beharrezkoa denean bakarrik erabili.

Badakigu uda honetan mugikorra bihar mundua amaituko balitz bezala erabiliko duzula, baina joka ezazu arduraz. Gogoratu asko erabiliz gero, telefonoa berotu egiten dela; horregatik, haren tenperatura jaistea komeni da. Nola? Itzali WiFi eta Bluetooth konexioak eta desaktibatu kokalekua mapak erabili behar ez badituzu. Halaber, ezabatu atzeko planoan zabalik utzi dituzun aplikazioak. Horrela, zure smartphoneak atseden hartuko du eta ez da gehiegi berotuko.

Iphone temperaturaEz erabili mugikorra asko berotzen duten aplikazioak.

Bai, badakigu Candy Crush, Clash Royale eta Pokémon Go jokoen mendean erori zarela, baina jakin ezazu hirurak ere baliabide asko erabiltzen dituzten aplikazioak direla eta, batez ere azken horrek, telefonoa gehiegi berotzea eragiten dutela. Beraz, baliatu oporrak familiaz eta kuadrillaz gozatzeko eta utzi jokoak beste uneren baterako.

Eta zer egin behar da mugikorra kiskaltzen badago?

Gure aholku guztiei muzin egin badiezu eta Pokemon Go piztuta utzi baduzu, hondartzan eta eguzki-galdatan, ziurrenik abisu bat agertuko da pantailan, tenperatura ohi baino handiagoa dela ohartarazteko. Baina ez kezkatu! Egin beharreko lehen gauza lehenbailehen itzaltzea da, zorrotik ateratzea eta hoztea, kalteak eragozteko. Muturreko kasuetan, haizagailu baten edo aire girotuko aparatu baten aurrean jar dezakezu.

 

Espero dugu gure aholkuek zure mugikorra babesten lagunduko dizutela, baina zuk benetan nahi duzuna telefonoa berritzeko aitzakia bat bada, ahaztu esan dizugun guztia eta joan gure webgunera smartphonerik onena preziorik onenean eskuratzeko. Ondo pasa udan!

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *