2017an  gehien  gustatu  zaizkigun  filmak

Ezusteko txikiz betea izan dugu 2017a. Zoratu egin gara spinner-ekin, Applek 2 iPhone berri aurkeztu dizkigu, agur esan diegu roaming-ari eta Juego de Tronos telesailari (2019ra arte 😉), 280 karaktereko txioak idatzi ahal izan ditugu, eta 4K deskodetzaile berria estreinatu dugu, Android TV duena! Argi dago nobedadez betetako urtea izan dela, baita zinematografia-arloan ere.

Replaytekari esker urteko estreinaldirik onenak ikusi ahal izan ditugu sofatik mugitu ere egin gabe, eta, gure bost lankidek gogokoen dituzten aplikazioei buruzko sarrerak arrakasta handia izan duenez, pentsatu dugu geure iritzia emateko garaia dela, urteko gure film gogokoenak zein izan diren esatekoa.

Bezeroarentzako Arreta Saila

Telefonoa, mezu elektronikoak, foroak, sareak… Talde honetako kideak beti daude prest zalantza gAtención al cliente Euskalteluztiei erantzuteko! Beren denbora librean, mantapean eta krispetak eskuetan dituztela, sofan egoteko aukera ere badute, eta urtean zehar ikusi dituzten filmei buruz pentsatzen hasi dira. Asmatuko zenukete zein hautatu duten aurrena? Un monstruo viene a verme, J. A. Bayonarena, emozioz dar-dar eginarazten dizun eta negarrez urtzen zaituen hori.

Animazioaren alorrean, zalantzarik gabe, La bella y la bestia edo ¡Canta! izan dira hautatuak, eta alor dramatikoan Manchester frente al mar filmak maitemindu ditu; sekulako filma, Oscarretan aktore onenaren saria (Casey Affleck) eta gidoi original onenarena (Kenneth Lonergan) jaso zituena. Magiari eta Benedict Cumberbatch handiaren Doctor Strangeri ere tokia egin diote.Hori ere aholku bikaina!

Komunikazioa eta harreman instituzionalak

Argi dago Komunikazioaren eta Harreman Instituzionalen Saileko gure lankideak oso Disneyzaleak direla; izan ere, 2017ko haien hautaketan Vaiana dago, Ederra eta piztiaren bertsio berria. Diotenez, dibertigarria iruditu zaie hezur-haragizko interpreteak ikustea marrazki bizidunetako papera jokatzen…

Beste hauek ere hautatu dituzte: Manchester frente al mar eta aurtengo Oscar sarietan garaile izan den La ciudad de las estrellas (La La Land), bi gazte ameslariren maitasunezko istorioa, guk izugarri maite dugun Emma Stone eta Ryan Gosling aktoreek interpretatua. Oh, l`amour!

Eta, azkenik, Snowden, hautatu dute, benetako gertakari batean oinarritutako espioitza digitaleko filma, urrunekoa dirudien baina agian hain urrun ez dagoen mundu bateko sekretuak kontatzen dizkiguna.

Sare sozialak

Eta gure iritzia emateko garaia iritsi da! Team Social Mediaren iritzia. Izan ere, hainbeste hashtag, trending topic eta RT artean film onak ikusteko tartetxoak ere baditugu eta.

Onartzen dugu ezin garela objektiboak izan Ryan Gosling eta Emma Stoneri dagokienez, eta, beraz, zerrenda La La Land filmarekin hasi behar genuen. Izan ere, gainerako lankideei bezala, izugarri gustatu zaigu urteko musikalik famatuena.

Baina ez ezazue uste, horrek ez du esan nahi ekintza eta zientzia-fikzioa atsegin ez ditugunik. Gehien gustatu zaizkigun filmen artean hauek ere badaude: Rogue One: Una historia de Star Wars, Tarde para la ira (sofari itsatsita eta begiak zabal-zabal utziko zaituen thrillertzarra) Comanchería eta Dunkerque. Eta jakina, Blade Runner 2049, zeina (danbor-hotsa…) urtarrilean estreinatuko baitugu! Bene-benetako zientzia-fikzioa, klon hobetuak eta ustekabeko pila bat, laster etxean bertan gozatzeko moduan…

Eta garbi dugu emakume borrokalariek inspiratu egiten gaituztela. Beraz, ezin huts egin gure zerrendan bi film hauek: Figuras ocultas (60ko hamarkadan NASAn lan egin zuten hiru emakume zientzialariren bizitza, eskubide zibilen aldeko borroka bete-betean) eta El caso Sloane (zeinetan asko maite dugun Jessica Chastain Estatu Batuetako arma-industriari aurre egiten baitio…)

Eta oraindik gure Replaytekan estreinatu ez dugun arren, 2018rako ez duzue ahaztu behar Handia, guk parte hartu dugun filma, eta Goya sarietarako 14 izendapen jaso dituena; ez da marka makala! Zorionak, ekipo!

Zer iruditu zaizue gure hautaketa? Zuei besteren bat gustatu zaizue?  Bada, emaguzu horren berri, iruzkin batean! 🤗

Equipo Redes Sociales Euskaltel

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *